125. zenbakia · 2022 (4)

Kaleen bilakaera eta euskararen erabilera. Zein da lotura?

Telleria Andueza Koldo, Otamendi-Irizar Irati eta Santolaria del Campo Oihana
Euskararen kaleko erabileraren inguruko neurketek emaitza ezberdinak eman dituzte urteetan zehar eta aldaketa horiek aldagai ezberdin askorengatik eman dira. Gure lurraldea antolatzeko ezarri den hiri ereduak eragina izan du, beste faktore globalen artean, Euskal Herriko kaleetan, espazio publikoetan, eman diren aldaketetan. Eta, bestalde, aldaketa horiek gure eguneroko bizitza ohituretan eragin dute: nola mugitzen garen, nola elkar zaintzen dugun, nolako elkarbizitza dugun, etab. Kaleen forma, funtzionamendua eta izaera aldatzeak, beraz, gure harremanetan eta hizkuntza ohituretan ere eragina izan du. Faktore soziodemografikoek hirigintzarekin duten erlazioan sakonduz, hirien, herrien eta auzoen garapena euskararen erabilerarekin eta haren bilakaerarekin erlaziona daiteke. Soziolinguistika Klusterrak jasotako datuak oinarri hartuta, euskararen erabilerak eta hiri eraldaketak duten lotura ikertzen hasteko lehen pausua izan nahi du artikulu honek. • Hitz gakoak: euskararen erabilera, hirigintza, espazio publikoa, kalea, elkarbizitza
Available Downloads: