118. zenbakia ·
2021 (1)
Euskararen indarrak eta ahuleziak gaur egun Ipar Euskal Herrian: hizkuntza-bizindarra
Jean-Baptiste “Battittu” Coyos
Artikulu honetan gaur egungo euskararen bizindarra Ipar Euskal Herrian ebaluatzen saiatzen da. Helburu honetarako, ezaugarri eta adierazle sozial anitz sailkatzen dira: euskararen ezagutza eta erabilera mailak, funtzioak eta erabilera esparruak, hiztunen jarrerak, onarpen publikoa eta botere publikoen politikak, etab. Laburbilduz eta sinplifikatuz, euskararen bizindarra handitzen da, emeki-emeki baldin bada ere.
Hitz gakoak: euskara, Ipar Euskal Herria, egoera soziolinguistikoa, hizkuntza-bizindarra, ezaugarriak, adierazleak, eragileak.