35. zenbakia · 2000 (1)

Unibertsitatean euskaldunon eskubideak 2. mailan daude

Alaitz Areitio
Euskal Herrian dauden unibertsitate publiko desberdinetan, euskara eta euskaldunon egoera ez da batere ona. Fakultatez fakultate oso egoera desberdinak diren arren, guztiz euskaldunduta dagoen karrera bakarra Ibaetako magisteritza da. Campus berberean, Zuzenbidea da egoera onenean dagoen karrera, irakasgai guztiak euskaraz ematen baitira nahiz eta materiale asko gazteleraz dagoen. Beraz, euskara hutsez ikastea ez da posible. Orokorrean, diagnosia egiten badugu argi ikusten da karrera batzuetan enborrezko guztiak euskaraz izan arren, hautazko ikasgaietan arazoak daudela. Batzuetan, hautazkoen erdia soilik ematen da euskaraz, beste batzuetan, ordea, egoera okerragoa da: pedagogia, gizarte hezkuntza, psikopedagogia eta informatikan adibidez, eskeintzen laurdena inguru bakarrik dago euskaraz. Enpresaritza, mekanika, historia eta ekonomia karreretan, esate baterako, hautazko guztiak gaztelera hutsez dira.