50. zenbakia · 2004 (1)

Unibertsitario euskaldunen egoera zaila

Xabier Isasi Balanzategi
Artikulua hasi aurretik zenbait iradokizun eta jakinarazpen egin nahi genizkioke irakurleari. Aurrena, artikulu hau ez litzatekeela posible izango UEUko kide eta lagunen ekarpenak eduki gabe. Aipamen berezia egin nahi nioke INGUMA proiektuari. Bigarrena, eta iradokizun gisa har beza irakurleak, bi dokumentu interesgarri aipatu nahiko genituzke. Bat EIREk eginda eta UEUk argitaratutako Euskal Unibertsitatea 2021 liburua eta, bi, UEUren II. kongresuko liburukia. Biak aurki ditzake UEUn; zilegi bekit, bada, irakurleari UEUren erreferentzia ematea: www.ueu.org.