34. zenbakia · 2000 (4)

Udalerri euskaldunak eta zuzenbidea

Iñigo Urrutia Libarona
Udalerri Euskaldunen mugimenduaren ibilbideak badu aurpegi juridikorik. Bere hastapenatik hasi eta gaur egunera arte Udalerri euskaldunek mundu juridikoari erabat atxikiturik bizi izan dira. Harreman hori ez da Udalerri euskaldunen barne-izaeratze, eta bere gorpuzte juridikoan agortzen, izan ere borondatezko islada juridiko horiez gain, Udalerri Euskaldunek prozedura judizialetan barrena murgildu beharra izan baitzuten, halabeharrez murgildu ere, Estatuko abokatuaren ekimez. Harreman juridiko-prozesal horren azken emaitza, berriki ezagutu duguna izan da, Udalerri Euskaldunak biltzen dituen Mankomunitatea- (UEMA-) ren osaketa, bera, araubidearekin bat ez datorrela ezarri duena, alegia. Datu berri horrek, idatzirik neukan aportazio hau berformulatzera behartu nau, eta azken addenda propio bat zabaltzera behartu. Edozelan, irakurlea idazlan hau irakurri ahala konturatuko da, Udalerri Euskaldunen ibilbideak erakusten digun ezaugarrietatik bat hauxe dela: bere hastapanetatik hasi eta gaur egunera arte, plano juridikoa eta plano teoriko-praktikoa ez direla (ezin izan direla) eskutik helduta joan UEMAren bizitzan. Beste hitz batzutara ekarriz, euskaraz bizitzeko udal ahaleginek eta hori gauzagai bihurtzeari zuzendutako antolaketek ez dutela aurkitu babes juridiko nahikorik indarrean dugun araubidean; bereziki, Auzitegiek asko murriztu dutelako euskaraz bizitzeko udal ahaleginen gauzatze-esparrua.