61. zenbakia · 2006 (3)

Soziolinguistika Renoko Unibertsitateako Euskal Mintegian

Estibaliz Amorrortu

  NONDIK-NORAKOAK Renoko Euskal Mintegiak (ingelesez CBS: Center for Basque Studies; ikus webgunea) batez ere ikerkuntzan dihardu. Bere euskal gaiei buruzko liburutegia oso ezaguna da Euskal Herrian eta asko dira Europatik aldi labur batean hainbat dokumentu, artikulu, eta liburu begiratzeko bertaratzen direnak. Euskal Bildumak 50.000 liburu eta 1.500 aldizkari ditu. Mintegiko irakasleak eta ikerlariak honako gai hauen inguruko lanak ari dira argitaratzen: antropologia, historia, emakumearen eta kulturaren inguruko ikerketak, literatura, bibliografia eta lexikografia. Soziolinguistika ez da berez Mintegian lantzen den arloa, ez delako hango irakasleren baten intereseko gaia, baina beti daude pozik ikerlari bisitariak hartzeko eta modu horren bidez badago aukera hango liburutegi eta giro akademiko ezin hobeaz aprobetxatu eta bertan lanak burutzeko.