37. zenbakia · 2000 (2)

SOZIOLINGUISTIKA INSTITUTUAK ADMINISTRAZIOEN ZERBITZURA

Miquel Strubell i Trueta
1 Sarrera Politikak, botere instituzionalak edo herriaren botereak gauzatutako jarduera den neurrian, helburu batzuk lortu nahi ditu, normalean esplizituak, baina ez beti. Ondorengoa egin nahi dut txosten honetan: hainbat herrialde eleanitzetako hizkuntz politiken helburuak, neurriak eta jarraipen eta ebaluazio zientifikoak zehazteko moduak adibideen bidez adierazi. Oso garrantzitsua da hori egitea, eta batzar honetan parte hartuko dugun guztiok egingo dugu. Hala ere, eta txosten honen izenburua ikusita bestela badirudi ere, herrialdeak aukeratzeko orduan, ez dut baldintzatzat hartu erakunde eta ikerketa soziolinguistikoa izatea; horrela egin izan banu, aukerak izugarri murriztuko baitziren. Beraz, bost adibideri buruz hitz egingo dut, batez ere.