26. zenbakia · 1997 (1)

Soziolinguistika historikoa eta hizkuntza gutxituen bizitza: Nafarroako euskararen historiaren ezaugarriak (1863-1936)

Xabier Erize
Sarrera Artikuluaren muina 1997ko ekainaren 2an EHUko Euskal Filologia sailean Soziolinguistika Historikoa eta Hizkuntza Gutxituen Bizitza: Nafarroako Euskararen Historia Soziolinguistikoa (1863-1936) izenburuko tesiaren defentsa-ekitaldian egin nuen aurkezpena da. Orduko hitzaldiari aldaketa batzuk egin dizkiot han-hemenka, berez irakur eta uler daitekeen idazlana osatzeko asmoz. Dena dela, hemen agertzen diren arrazoi eta argudiobideak osorik ezagutzeko, ikus Erize (1997) Artikulu honen izenburuaren barruan hiru ideia daude: (1) Nafarroako euskararen historia, gaur egungo gizartearen ezaugarriak finkatzen ari ziren aldi luze batean, Bonaparte printzearen garaitik Espainiako Gerra Zibila arte; (2) esparru zientifikoa soziolinguistika dela, hizkuntzalaritzaren barruan; eta (3) hizkuntza gutxituen bizitza historikoaren ideia, ez heriotzarena, orain arte nagusi izan den bezala.