37. zenbakia · 2000 (2)

Soziolinguistika: eremuaren ikuspegi orokorra

Emili Boix
1.-Soziolinguistikaren sorrera eta bilakaera Soziolinguistika Estatu Batuetan sortu zen berrogeita hamarreko hamarkadaren bukaera eta hirurogeikoaren hasieran. Elkar eragin zuten hainbat arrazoik bultzatu zuten sorrera. Hizkuntzarekin loturiko arazo sozialek indar handia hartu zuten (gutxiengoen kontrako bereizkeria ingelesaren aldaera nagusiak ez menderatu edo ez erabiltzeagatik; estatu berri ugariren deskolonizazioa eta hortik eratorritako tradiziorik gabeko hizkuntzen ofizialtze eta alfabetatze arazoak...) eta arazoaz sakon jabetu zirenez, garai hartako gobenu demokraten (Kennedy eta Johnson) lehentasun politikoen artean egotera iritsi ziren. Eremu intelektualetan, halaber, joera desberdinetako espezialisten arteko topaketak antolatu ziren. Izan ere, joera desberdinetakoak izan arren denek zuten hizkuntzaren erabilera sozialak ezagutzeko gogo bizia. Gogo horrek une hartan gorpuzten ari zen joera sortzaile-generatibistari, nolabait erantzun nahi zion. 1964ko udan mintegi bat antolatu zen eta bertan bildu ziren, besteak beste, antropologoak, soziologoak, psikologoak eta komunikazioan espezialista ziren hainbat. Mintegia Californiako Los Angeles-eko Unibertsitatean egin zen (UCLA), eta hor jarri izan da, inon jarri behar bada, disziplina honen “sorrera�» ofiziala. William Bright-en aburuz, topaketa haren antolatzailea, “soziolinguistikaren aztergaia hizkuntza aniztasuna da�» (Bright 1966:11) eta ondoko dimentsioak ezarri zituen: