41. zenbakia · 2001 (1)

Pertsonen arteko harremanetako katalanaren erabilerari buruzko ekarpen laburra

Albert Bastardas i Boada
Oharra: Honako artikulu hau Bartzelonan "Ús Interpersonal del Catal� : estat de la qüestió i propostes" izenburuarekin 2001eko azaroaren 29 eta 30, eta abenduaren 1ean burutu ziren jardunaldietan Albert Bastardas jaunak aurkeztutako ponentziaren itzulpena da (Breu aportació sobre l'ús del catal� en les relacions interpersonals). Informazio zehatzagorik nahi duenak jo beza www.sociolinguistica.org helbidera.   1. ARAZOAK   Gazteleraren ahozko erabileraren jarraitasunerako joera da –eta ez katalanarena, itxaron beharko litzatekeen bezala– nabarmen kezkatzen duena Katalunian gaur bizi diren pertsona askoren aldetik, batez ere abian dagoen ‘hizkuntz normalkuntzako’ esparru batean, eta bereziki L1CATeko gizabanakoen aldetik ‘ez-katalanduntzat’ –izan ala ez izan– hartzen dituzten pertsonekin izaten diren elkarrekintzetan, nahiz eta talde honek izan dezakeen gaur Katalunian katalanaren gaitasun handia, ulermenekoa bederen.