62. zenbakia · 2007 (1)

Mintzapraktika programak: euskararen erabileran eragiteko tresna eraginkorrak

Oskar Zapata
  *Oharra: artikulu hau, 2007. urteko otsailean HIZKUNEA soziolinguistika agerkarian argitaratutakoaren laburpena da SARRERA Azken urte hauetan hala administrazioan nola euskalgintzan nolabaiteko kezka sortu da euskararen erabileraren inguruan. Garai batean zegoen ustea eta desioa (ezagutzak erabilera ekarriko zuela) ez zela zuzena ikusi da: ezagutzak ez du erabilera bermatzen. Erabilera sustatzeko politika eta programa eraginkorrak ezinbestekoak direla ikusi dugu bai euskalgintzan baita Administrazioan ere.