119. zenbakia · 2021 (2)

Migrazio erdalduna herri euskaldunetan: euskararekin eraiki duten harremana ulertzeko gakoak

Enara Eizagirre, Edurne Urrestarazu
UEMAko Iñaki Arregi bekari (2019) esker egindako lanaren ideia nagusiak jasotzen dira artikulu honetan. Azken hamabost urteetan udalerri euskaldunetara bizitzera etorri diren herritarrak aztertu dira ikerketan. Zehazki, jatorriz Euskal Herriz kanpoko herritar erdaldunak izan dira hizpide, eta euskararekin sortu duten harremanean arakatu da, bertan eragiten duten faktoreak eta sortu diren lotura motak. Faktore sozialek eta bizitza proiektuaren ezaugarriek garrantzia berezia dutela ikusi da, eta horren araberako tipologia bat proposatzen da euskararekin duten lotura ulertzeko. Hitz gakoak: migrazioa, erdaldunak, euskara, udalerri euskaldunak, arnasguneak, ikerketa kualitatiboa.