55. zenbakia · 2005 (2)

Merkataritza euskalduntzeko plangintzak: Txorierriren kasua

Jose Ramon Rodriguez
  MARKO TEORIKOA:   Merkataritza euskalduntzeko plangintzak lan mundua euskalduntzeko mikroplangintzen artean koka daitezke. Azken urte hauetan euskarak lan mundura egin behar duela jauzi etengabe aditzen da euskaltzaleen artean. Horretarako, erakundeek, enpresa batzuk eta herri mugimenduek lan mundua euskalduntzeko ereduak garatu dituzte. Plan hauek bi motatako enpresei begira diseinatu dira: enpresa handiei begira eta txikizkako merkataritza establezimenduei begira (baita ostalaritzari eta beste hainbat zerbitzuri begira ere). Artikulu honetan ez dut enpresa handien plangintzak zehatz-mehatz aztertuko, eredua arras ezberdina delako.