36. zenbakia · 2000 (3)

Kronika: Hizkuntz Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Konkresua

Iñigo Urrutia Libarona
2000.eko udan Hizkuntz Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Akademiak (IALL-AIDL), bere VII. Kongresua burutu du. Hizkuntz Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Akademia disziplinarteko erakundea da, 1984. urtean sortua, eta bertan integratzen dira hizkuntza eta zuzenbidea ardatz dituzten profesional eta ikerlariak. Hots, juristak, hizkuntzalariak eta soziolinguistak batez ere. Akademiak Montrealen (Quebec-en) du bere egoitza; eta bere jardute-eremu zientifikoa "hizkuntz zuzenbide konparatua"-rena da. Alegia, hiru dira ikerketa-esparru orokorrak: hizkuntzari buruzko zuzenbidea, zuzenbidearen hizkera, eta hizkuntza eskubideak oinarrizko eskubide gisa aztertzea.