26. zenbakia · 1997 (1)

Konjuntzio-eredua eta hizkuntz erabilera Santa Coloma de Grameneten

Xavier Vila i Moreno
Sarrera Artikulu honen helburua hizkuntz erabileraren arauei buruz egindako ikerketa baten emaitzarik interesgarrienak aurkeztea da. Ikerketa hori Bartzelonako metropoli-barrutiko eskola bateko ikasleen artean egin da, katalanezko konjuntzio eskola batean, alegia. Lortutako datuek ongi adierazten dituzte zein diren eskola eredu horrek (hizkuntza baten erabilerari lehentasuna ematen dion ereduak) transformazio soziolinguistikorako duen gaitasunaren aukerak eta mugak; bestetik, zera eztabaidatzea ahalbidetzen dute: zein izan behar diren eskolak katalaneko hizkuntz politikan bere gain hartu behar dituen eginkizunak.