42. zenbakia · 2002 (1)

Kike Amonarrizekin elkarrizketa

Imanol Esnaola
“EUSKARA ZUZENA ERABILTZEAGATIK, BATERE KOMUNIKATIBOA EZ DEN HIZKERA BAT ERABILTZEN DA�» “Hizkuntzaren adierazkortasuna eta sormen ahalmena: gazteak eta euskara mendearen hasieran izeneko lana aurkeztuko duzu Ikastolen jardunaldi pedagogikoetan eta hainbat herritan �» Eske hau superguaia da�», XXI. mendeko gazteen hizkera hiritarra? Hitzaldia eman duzu. Zein da ahalegin horrekin helarazi nahi duzun mezua? Lehenengo, kezka honen eta lan horien iturria aipatu behar dut. Orain pare bat urte Asisko Urmenetak Mantxut? Lehen liburua argitaratu zuenean, aurkezpen sail bat egin genuen. Geroztik aurkezpen haiek hitzaldi bihurtu eta Antton Olariagarekin batera hainbat hitzaldi ludiko eman dugu, "euskaraz dibertitzeko manerak" izenburuarekin. Kezka hori zen. Lehendik txistegintzan, telebistan nahiz idatziz egindako hainbat saiotan beti somatu genuen kezka honakoa zen: umorea komunikatzeko, adierazkortasuna lantzeko tresnak bagenituela baina tresna horiek askotan motz gelditzen zitzaizkigula eta horien inguruan lanketa bat egin beharra zegoela. Horren inguruan gure mailako teorizazio batzuk egin genituen. Zer geneukan, nondik sor genitzakeen tresna horiek. Arazo oso praktikoekin egin genuen topo: hitz zaharrak erabili behar genituen ala berriak sortu behar genituen; zein neurritaraino erabil zitekeen erdara erreferentzia moduan, ala ez zen erabili behar; zein puntutaraino lortzen genuen komunikazioa; zein neurritan guk erabiltzen genuen hizkuntza ezaguna zen eta komunikatzeko balio zuen. Hainbat kontu.