35. zenbakia · 2000 (1)

Katalanezko soziolinguistika Alcoi-n

Xabier Erize
Conflicte lingüístic i ideologia [=Hizkuntz gatazka eta ideologia] izenburupean, Alcoi-ko IX. Soziolinguistika jardunaldiak egin ziren 2000ko maiatzaren 19 eta 20an, bertako udalaren hizkuntz normalizaziorako kabineteak antolatuta. 150 bat lagunek parte hartu zuten jardunaldietan, gehienak Valentziatik [País Valencià] eta Kataluniatik etorriak. Tradizio handia dute jardunaldiek eta, katalanezko soziolinguistikan ezezik, euskal soziolinguisten artean ere oso ezagunak dira. Oro har, herri horietako soziolinguistikaren beste aurpegi bat ezagutzeko parada ezinhobea eskaini dute. Aurtengo hizlariek honako gai hauek garatu zituzten: