60. zenbakia · 2006 (2)

Katalanaren irakaskuntza Katalunian: gizartearen kohesioa bilatu nahi duen hekuntza-eredu baten aldeko apustua

Josep Vallcorba
  ERABAKI DEMOKRATIKO BAT 1979ko Kataluniako Autonomia Estatutuak katalanaren ofizialtasuna ezarri zuen. Ofizialtasun hori gaztelaniaren ofizialtasunaren atzetik zetorren (1978ko Konstituzioan adierazi zen gaztelania zela Estatu osoko hizkuntza ofiziala). Hain zuzen ere, 1979ko Estatutuaren 3. artikuluak puntu garrantzitsu bi zituen, gerora Kataluniako Generalitateko hizkuntza-politikan funtsezkoak izan direnak: bata, katalana bertako hizkuntza gisa onartzea, eta, bestea, bi hizkuntza ofizialen erabilera normala eta ofiziala bermatzeko konpromisoa, bien arteko berdintasuna lortzeko, hiritarrei dagozkien eskubideen ikuspegitik.