48. zenbakia · 2003 (3)

Katalanaren erabilera Kataluniako eguneroko prentsan

Elena Sintes, Elena Sintes Pascual
Artikulu hau egilea Bartzelonako unibertsitateko Gizarte Egitura eta Aldaketa doktoretzako programan Ana Colladoren zuzendaritzapean egiten ari den doktoretza tesian oinarritzen da. Tesiaren gaia hizkuntza katalanaren erabilera da, Katalunian saltzen den informazio orokorreko eguneroko prentsan. Sektoreko enpresek eta profesionalek argitalpenetan katalanaren erabilerarekiko duten jarrera ikertzen eta aztertzen du lanak. Komunikabideen gizarte zeregina gero eta garrantzitsuagoa da, kultura zabaltzeko sistema gisa, eta, horren ondorioz, beharrezkoa da barne ikuspegitik hizkuntza katalana arlo horretan zenbateraino erabiltzen den jakitea. Alegia, komunikabideek hizkuntza katalana zergatik erabiltzen duten eta zergatik ez aztertu behar da, bai eta gauza bat ala bestea erabakitzeko eragina duten arrazoiak, motibazioak eta interesak ere.