121. zenbakia · 2021 (4)

Kalaallitsut gaur egun: Groenlandiako hizkuntza egoeraren bilakaera azken hamarkadetan

Eider Palmou Orue-Etxebarria, Txerra Rodriguez

Inuitak Artikoan bizi diren jatorrizko herri bateko kideak dira: Alaskan, Siberian, Kanadan eta Groenlandian. Egoera oso ezberdinak bizi dituzte hizkuntzari dagokionez: ia desagertzeko zorian dago inuitera Alaskan eta Siberian eta, aldiz, Groenlandian biziberritze prozesu indartsua da abian. Artikulu honetan, batez ere, Groenlandiako hizkuntza eta jendarte egoerari erreparatu nahi diogu (biak ala biak zeharo lotuta daudelako), baina beste lurraldeetako egoerak apur bat ere hartuko ditugu kontuan. Izan ere, uste dugu, hein batean, groenlandiarrek azken 40 urteotan urratu duten bideak argi printzak ekarri ahal dizkigula guri eta munduko hizkuntza gutxiagotuei. Bidea, jakina, ez da perfektua eta argi-ilunak agertzen dira eta etorkizunari begirako kezkak ere bai. Horiek guztiak kontuan hartu behar dira eta euren ahalduntze politiko, soziala, ekonomiko eta kulturala ulertzeko gakoak ere aipatu gura izan ditugu. • Hitz gakoak: inuitera, biziberritzea, Groenlandia, kalaallitsut.


Erosi (3,00)

Menua