39. zenbakia · 2001 (3)

Joxe Manuel Odriozolarekin elkarrizketa

Imanol Esnaola
Helduen Euskalduntze Alfabetatzean irakasle “Orain sortzen ari den euskal kultura modernoaren esparrua mundu murritza da guztiz, eta ez dauka inolako loturarik euskaldungoaren oinarri sozialarekin�» Hizkuntza normalkuntza eta berreskurapenari geroz eta sarriago agertzen da loturik kulturaren atala. Kultura, hizkuntza, hezkuntza, hedabideak, kulturartekotasuna... Saltsa-maltsa berean aipatzen dira egun. Gai horri buruz kezkaturik eta ekarpen mamitsuak egiten ari direnen artean Joxe Manuel Odriozola dugu. Beregana jo dugu oraingoan hizkuntza eta kulturaren artekoak gurean egun zertan diren aztertzeko.