26. zenbakia · 1997 (1)

Ipar Euskal Herriko antolaketa eskemaz eta bereziki hizkuntz antolaketaz

Emilio Lopez Adan
Esperantza piztu eta zapuztu: DEIADAR 1996ko urriaren 26an, Uztaritzen bilduta, Euskal Herriko Garapen Kon-tseiluak onartu zuen Euskal Herriko Antolaketa eta Garapen Eskema; horren barnean, Hizkuntz antolaketak atal berezia zuen. Garapen Kontseiluak proposamen bat egin zuen; erabakiak abiatzeko Euskal Herriko Haute-tsien Kontseiluak eman behar zion oneritzia. Garapen Kontseiluak ez du botererik ez eta proiektuak aitzina eramateko dirurik ere; «Euskal Herria 2010» deitu egitasmoaren segidan sortua, alor askotako jendea biltzen du, eta bere lan batzordeak proposamenak ontzeko egiturak dira. Biltzar Nagusian onartuak Hautetsien Kontseiluak filtratzen ditu, onerizteko, baztertzeko edo zehazteko. Horren arabera, 1997ko udaberrian, Hautetsien Kontseiluak orraztu zuen Uztaritzeko eskema eta egitekoak definitu zituen.