26. zenbakia · 1997 (1)

Ilunpetik argitara

Reyes Ilintxeta
Orain berriki hiru lan interesgarrik ikusi dute argia Nafarroan. Bi doktoretza tesi, Zuri Urmenetarena gazteleraz eta Xabier Erizerena euskaraz, Nafar Gobernuak plazaratu dituenak, eta José María Jimeno Jurío historialari ezagunaren azken liburua Txalaparta argitaletxeak merkaturatu duena. Hirurek gai nagusitzat euskara hartzeaz gain badute beste ezaugarri bat komunean: datu eta ideia berri asko erakusten dute, Jimeno Juríok historian barna murgilduz eta Urmeneta eta Erizek XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran Nafarroan izaniko mugimendu euskaltzaleei dagokienean. 1.- José María Jimeno Jurío «Navarra. Historia del Euskara», Txalaparta argitaletxeak plazaratua Euskal Fundazioaren laguntzaz.