66. zenbakia · 2008 (1)

IKASYS, norbere trebakntza sistematikoaren bidez egiten den ikasketa

Maite Gomez Lete
1. Proiektuaren kokalekua Hezkuntza mailako I+G alorreko IKASYS izeneko proiektu berriztatzaileari buruz xehetasunak ematea da artikulu honen helburua. Aspaldi honetan hezkuntzan nabari diren hutsuneak betetzera dator Ikastolen Elkarteak abian jarri duen proiektu hau, hau da, ariketak egiten trebe izaten lagunduko dio ikasleari eta, bidenabar, baita buruz ikasten ere, eta hori guztia autonomoki barneratzeko aukera eskaintzen dio proiektuak, betiere ikasle bakoitzaren gaitasuna eta beharrak kontuan izanez eta horiei ahal den egokiena erantzunez. Bestalde, proiektua aplikatuz, uste dugu, hainbat arazori aurre egiteko baliabide gehiago izango dela eskura, ikasketan eta ikasleen artean ematen den aniztasunean arreta gehiago ipiniko dela, irakaslearen eta ikaslearen denbora-dedikazioa optimizatu egingo dela, eta, bestalde, bat-bateko zuzenketa egingo duela, eta horrenbestez, etekinak hobetu eta ikaslearen autoerregulazioa eta autonomi maila handiagoa lortuko dela.