62. zenbakia · 2007 (1)

Hizkuntzen kale erabileraren neurketa 2006

Kike Amonarriz, Lionel Joly
Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren adierazle garrantzitsuenetako bat da Soziolinguistika Klusterrak antolatzen duen Euskal Herriko hizkuntzen kale neurketa. Euskal Herriko Kale Erabileraren Neurketa Orokorra 1989. urtean egin zen lehen aldiz; geroztik lau urtez behin errepikatu da, eta 2001etik aurrera bost urtez behin. 2006an, beraz, Euskal Herriko hizkuntzen erabileraren kale neurketa egin da eta laster aurkeztuko dizkizuegu neurketa honen emaitza guztiak BAT aldizkariaren ale berezi batean. Artikulu honen asmoa kale neurketen funts teorikoa, 2006ko neurketaren berezitasunak, eta erabiliko ditugun lan hipotesiak aurkeztea da.