47. zenbakia · 2003 (2)

Hizkuntzei buruzko mintegia mugaz gaindiko eremuan (2002)

Maria-Jose Azurmendi
SARRERA “Bayonne-San Sebastian Eurocité Basque / Euskal Eurohiria / Eurociudad Vasca�» izeneko erakundeak baditu hamar urte, nahiz eta gutxi izan orain arte egin duena eta gutxi izan ezagutzen dutenak ere. Europako Batasunean (EB) bultzatzen ari diren herrialde mugakideen arteko lurraldetasunen artean bat Euskal Eurohiri hau da; kasu honetan, Bidasoa mugaz bi aldeko herrialdeek jasotzen dute: Baiona-Angelu-Miarritze mutur batean, Hendaia-Hondarribia-Irun erdigunean, eta Donostia beste muturrean. 1999. urtean mugaz bi aldeko agentzia bat sortu zuten Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren garapenarako. Agentziaren zeregina da, besteak beste: informazioa bildu eta zabaldu, gogoetak egin, eztabaidak egiteko deialdiak zabaldu, helburuak lortzeko laguntza eman, etab. Horrela, aurretik beste zenbait alorretan egin bezala, “hizkuntzekiko�» ere eztabaida-gune izateko asmoarekin, 2002. urtean bi eguneko mintegia antolatu zen, dagokien erakunde guztiei eta hizkuntzaren arloko aditu batzuei deia zabalduz: “Hizkuntzei buruzko mintegia mugaz gaindiko eremuan�» deitu zena, hain zuzen ere. Ekintza honi buruz mintzatuko da artikulua, gehienbat.