50. zenbakia · 2004 (1)

Hizkuntza zerbitzuak unibertsitatean (EHU)

Iñaki Ugarteburu
  1. EUSKARA ZERBITZUAK     Honako irakurgai honek ez du aztergai akademiko bat izan nahi, hizkuntza zerbitzuen zeregin eta antolamenduaren inguruko gogoeta baizik. Bestalde, adierazi beharra daukat, lehenbizi, ez dela azterketa soziolinguistikoa ere, nahiz eta euskararen egoera eta unibertsitateko euskaldunen izaera behin eta berriz aipatuko diren. Horrela, hizkuntza zerbitzuez arituko naiz, eta ez hizkuntzak unibertsitatean duen egoeraz, ez irakaskuntzari, ezta ikerkuntzari dagokionez ere.