34. zenbakia · 2000 (4)

Hizkuntza prozesuen ingeniaritza. Disziplina zientifiko berria eraikitzen, organizazioetan hizkuntzaren eraldatzeko. LAB sindika

J. Inazio Marko Juanikorena
Sarrera Amaitu berri den 90. hamarkadan, Euskal Herriko zenbait organizazio edota enpresa aurreratuenetakoetan hizkuntzaren normalizaziorako interbentzio-egitasmo espezifikoak aplikatzen hasi ziren. Metodologikoki plangintzaren teoriatik eta organizazioen kudeaketaren jakintzatik hornitutako egitasmo hauek Mikroplangintza izenarekin ezagutuak izan ziren hasiera batean. Gerora, kontzeptua bera garatzen joan da eta Hizkuntza Kudeaketa gisa ere izendatu izan da. Guk, berriz, beste proposamen bat egin nahi izan dugu eta gure ustez aurrekoak barnebildu eta ideia modu globalagoan eta egokiagoan adierazten duen Hizkuntza Prozesuen Ingeniaritza kontzeptua landu eta ezagutzera eman nahi dugu. Gainera, Hizkuntza Prozesuen Ingeniaritza ez da bakarrik egun zenbait organizazioetan gauzatzen ari den praktika bat izango, aitzitik, praktika horrekin batera jakintza diziplina oso bat ere izan nahi du; beste diziplina askoren iturrietatik edanez bere eduki teoriko metodologiko propioak elaboratuko dituena, jakintza zientifikoan oinarrituz organizazio berritzaile eta aurreratuetan hizkuntza eraldaketa prozesuak planifikatu eta gestionatzeko.