36. zenbakia · 2000 (3)

Hizkuntza politikarako legearen araua oraindik hedatu gabeko eremuetan

Jordi Bañeres
Urtarrilaren 7ko 1/1998 legea, hizkuntza politikari buruzkoa (HPL) zazpi dekreturen bidez hedatu da. Dekretu hauek notaritzako agiriak, izen eta deiturak, mapa soziolinguistikoa, zinemagintza eta irratigintza esparruetan hedatu dira. Oraindik hedatzeko eremu asko falta baditu ere horietako askok jada HPLren zeharkako eragina jaso dute. Pujals kontseilariak, Parlament-ari balantzea egitean [99ko apirila] “ekonomia, zinema, bideoa, aldizkako prentsa, kultura eta informatika industrien alorrean egoera kezkagarria�» zela zioen –alor kezkagarri hauetako bi izan ezik, gainerakoak kronika honetan jorratuko ditugu.