39. zenbakia · 2001 (3)

Hizkuntza politika Eslovenia independientean

Imanol Esnaola
  Artikulu hau gai beraren inguruan James W. Tollefson jaunak argitaraturiko “Language policy in independent Slovenia�» ( International Journal of Sociology of Language, 124 (1997), 29-40. or) artikuluaren laburbilduma da. 1991ko ekainaren 25ean Sloveniako legebiltzarrak Esloveniaren independentzia aldarrikatu zuen. Erabaki hau hartu eta bi egunen buruan Serbiarrek zuzenduriko Jugoslaviako armada Esloveniako muga erasotzen hasi zen. Hamar egun iraun zituen gatazkak, eta Jugoslaviako armadak atzera egin zuenean amaitu zen.