121. zenbakia · 2021 (4)

Hizkuntza-biziberritzea eta aniztasuna Gasteizen: aniztasunean anitz

Alex Vadillo, Elena Urzelai
Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak hainbat ekimen garatu ditu hizkuntza aniztasunaren inguruan. Ekimen hauek hiri barneko (adib. AnHitzak, Auzoko, etab.) eta kanpoko aniztasuna (adib. HIGA) sustatzea izan dute xede eta udalerriko Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren testuinguruan kokatzen dira. Artikulu honetan ekimen horien testuingurua azaldu, horietako bakoitzak emandakoa eta hortik ikasitakoa, eta aurrera begira sortutako ideia gakoak partekatzen dira. Hau honela, egileen ustez, etorri berrien (hizkuntza) harrera-prozesuan eragitea, ikuspegi holistiko batetik lan egitea eta zeharlerrotasunean sakontzea, hizkuntza ekologiaren diskurtsoa zabaltzea eta eleaniztasunaren apologia egiten jarraitzea dira ardatzak. • Hitz gakoak: hizkuntza-aniztasuna; harrera; ekimenak; udalerria; ekintza-plana.