46. zenbakia · 2003 (1)

Hizkuntz eskubideen egoera Euskal Herrian, 2002an

Hizkuntz Eskubideen Behatokia
Oharra: artikulu honetan Behatokiaren 2002. urteko txostenaren atal batzuk aurkezten dira. Arloka egindako azterketa berezituetan, ideia nagusienak biltzen dira. Ondorioak, berriz, txostenean bertan ageri direnak dira, bere horretan[1]. HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIAREN XEDEA ETA JARDUNBIDEAK Hizkuntz Eskubideen Behatokia fundazioa 2001eko ekainean sortu zen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sustatuta. Behatokia Euskal Herriko herritarren hizkuntz eskubideez arduratzen da eta eskubide horiek Euskal Herri osoan, arlo publikoan zein pribatuan, bermatzera zuzentzen du bere jarduera.