46. zenbakia · 2003 (1)

HITZAURRE GISA 46 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi

  Aldizkariaren ohiturari jarraituz, zenbaki honetan berriro ere hiru zati bereiztu behar dira: Dosierra, Gurean eta bestelakoa; azken honek, kasu honetan, Elkarrizketa jasotzen du. Ezin da esan atal hauen artean kalitatezko aldea egon behar duenik, zenbaki honetan gertatzen den bezala: Dosierrean adierazten dira aldizkariaren Batzordeak aurretik plangintzatutako gaiarekin lotzen diren zenbait lan; Gurean atalean, ordea, aurretik gehiegi plangintzatu gabe, baina gure artean Euskarari buruz egindako zenbait ikerketa nagusi eta berri azaltzen dituzten lanak.