44. zenbakia · 2002 (3)

HITZAURRE GISA 44 ZKIA.

Maria-Jose Azurmendi
Aldizkariaren zenbaki honetan “hizkuntza-plangintza” da aztergai nagusia. Bertan bildu nahi izan dira Europako Batasunari buruzkoak (EB), Dosierrari dagokion atalean. Eta Euskal Herriari buruzkoak (EH), Gurean izeneko atalean. Hizkuntza antolaketaren eremuan aldaketa garaia bizi da eta bildutako edukietan horren berri emango duten argibideak batzen saiatu gara. Hizkuntzen arteko konkurrentzia, eskubideen aplikaziorako printzipioak, hizkuntza legedien helburuak, estatu eta herrien parte hartzea, politikaren eta plangintzaren aplikazio mailak, etorkizunean sakontzeko proposamenak… Horiek guztiak gertutik aztertzea da bilduma honen helburua. Europa eta Euskal Herri mailan gorpuzten ari dena azpimarratu nahi izan da gehien bat. Ondoko lanek irakurleari horretan lagunduko diotelakoan hautatu dira.