43. zenbakia · 2002 (2)

HITZAURRE GISA 43 ZKIA

Maria-Jose Azurmendi

      Iritsi zaigu “Euskararen Erabileraren IV. Kale Neurketa” izeneko ikerketaren berri ematen duen zenbakia. Euskararen erabilera zertan den eta zein bilakaera duen ezagutzea premiazkoa zaigu aldez edo moldez euskara geroratzen laguntzeko konpromezua hartu dugunoi. Bai baitakigu, euskararen erabilera mailak gure hizkuntzaren normalkuntza maila zintzo adierazten duela.