39. zenbakia · 2001 (3)

HITZAURRE GISA 39. ZKIA.

Imanol Esnaola
BAT aldizkariak bere buruari jarritako erronken artean guretzat argigarri edo aberasgarri diren beste herrietako esperientziak jasotzea dago. Zenbaki honen dosierrak Esloveniari oratu dio. Izan ere, aurreko zenbakietan Irlanda, Beljika, Suomi... jorratu ondoren horren ezagunak ez izan arren guretzat arras interesgarriak diren kasuak badira Europan. Horien artean dago Eslovenia. Biztanle kopuruaren ikuspegitik Euskal Herriaren oso antzekoa izateaz gain, geu bezala potentzia indartsuagoen eraginpean bizi da eta kultura indartsuagoekiko asimetria egoeran bizitzea zer den badakite. Herri txikia baina sendoa dugu Eslovenia. Badugu, beraz, euskaldunok zer ikasi Esloveniatik.