42. zenbakia · 2002 (1)

Haur hizkera

Jose Inazio Ansorena
Oharra: lan hau Argian argitaratu 1999an Ez da gaur eguneko kontua. Ezta axola txikia duen arazoa ere ez. Hizkuntza gehienek mendeetan zehar, haurrekin hitz egiteko modu berezia garatu izan dute. Haurrei hizkuntzak mundua ulertzeko moldeak eskaintzen dizkie. Dakigunez, batetik bestera ikuspuntu asko aldatzen dira eta, somatzen dugunez, hizkuntza guztietan errepikatzen diren elementuak ere badira. Hizkuntza guztiek ezaugarri hau bera dute: oso konplexuak dira. Eta horregatik, hizkuntzarekin sendoki lotua dagoen kulturak bere bide pedagogikoak prestatu dituen modu berean, hizkuntzak ere bereak asmatu ditu, eta historia luzearen galbahetik pasa, haurrei hizkuntzaren oparotasuna piskana eta era egokian eskaintzeko.