55. zenbakia · 2005 (2)

HAEE-IVAP: euskararen erabilera normalizatzeko prozesua administrazio publikoetan

Juan Isasi
1 SARRERA. Administrazio Publikoetako euskararen erabilera normalizatzeko esparruan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (hemendik aurrera ezagunagoa den IVAP akronimoa erabiliko dugu Eusko Jaurlaritzako Erakunde Autonomo hau aipatzeko) egiten duen lana behar bezala ulertzeko, bidezkoa da lan hori IVAPen misioaren kontestuan kokatzea. Araudiak ematen dizkion helburuak, eskumenak, eta eginkizunak kontuan hartuta, IVAPek honela definitzen du bere misioa: