48. zenbakia · 2003 (3)

Gure Irratia eta euskara

Xipri Arbelbide
1981eko ekainean Lizarran izan nintzen eta han ikusi nuen, lehen aldikotz ene bizian, irrati libre bat: gela soil batean, mahai soil baten gainean, nirea idurika magnetofonoa, toka-diska arrunt bat, bi mikro eta lau sartze zeuzkan nahas-mahai ttiki bat. Teilatupean toka-diska handi baten adinako emisorea. Ehun mila pezetaren materiala. «Hori guk ere egiten ahal diagu» pentsatu nuen. Hilabete bat gabe bilkura bat egin genuen hamabost bat ments eta buru berok Ikas elkarteak Bourgneuf karrikan zeukan barne itsuan, euskarazko irrati bat sortzeari buruz. Mentsak erran zidan: antena Baigura gainean ematea erabaki genuen, Iparralde erdi-erdian, 900 metra gora, ametsetako tokian… jakin gabe argi indarra behar zela antenaren ondoan, eta argi indarrik ez zen Baigura kaskoan!