42. zenbakia · 2002 (1)

Gure gaztetxoen hizkuntza errepertorioa

Antton Kazabon
Oiartzungo Haurtzaro ikastolako irakaslea naiz aspaldiko urteetan, eta egia esan, une honetan edozein herritako irakasle ere izan naitekeela uste dut. Zergatik? Ikasleenarekin batera, geure hizkuntza errepertorioa ere ia-ia batera jaitsi delako. Estandarra edo batua edo deitzen dioten hori dela uste dut gelditzen zaigun bakarra. Horixe dela azkenean denok erabiltzen duguna. Bai, badakigu hori ez zela horretarako sortu, batua idazteko sortu zela, baina azkenean, badakizue, erabilerak agintzen du, amigo! Agur, oiartzuera ederra eta garbia. Agur, Luis Lucien Bonapartek 1863an egin zuen euskalkien mapa zoragarria. Nola zen? “Alto navarro septentrional�», edo, ez, “Meridional�»? Auskalo! Orain bost axola! Oiartzungo ikastolako irakasleak kanpotarrak dira ia denak. Errezildarrak, beratarrak, urnietarrak, azpeitiarrak, tolosarrak, lezoarrak, errenteriarrak, hondarribiarrak, donostiarrak, hernaniarrak, hendaiarrak... Eta kanpotar guzti horien artean, lotsa-lotsa eginda, gu, lau oiartzuar, gure euskara kaxkarra barkatzeko eskatuz, ahal den guztian geu ere erdi gizpuzkeraz edo jo eta fuego.