26. zenbakia · 1997 (1)

Gizarte sareak eta hizkuntzaren erabilera: euskarari eta gaztelaniari egokitutako hurbilketa

Iñaki Martinez de Luna, Nekane Jausoro, Kontxesi Berrio-Otxoa, Ibon Idirin
1.- Sarrera Hemen aurkezten den lanak Euskal Herriko Unibertsitatearen1 babesean burututako gizarte-zientzien arloko ikerketa metodologiko baten berri ematen du. Gizarte sareen metodologiaren ingurukoa, hain zuzen ere. Ikerketa metodologikoa dela diogu, gizarte zientzien alorrean ikerkuntzan dihardutenentzat aipatutako metodologiak izan dezakeen baliogarritasuna aztertzeko ikerketa saiakera izan delako.