121. zenbakia · 2021 (4)

Gizarte-eragileen saretzea Europan: ELEN

Paul Bilbao Sarria
Hizkuntza gutxituen biziberritzean aritzen diren gizarte-eragileek beste hizkuntza komunitate batzuetako erreferentzietara jotzeko ohitura egon izan da azken hamarkadetan. Elkar-truke eta harreman horiek sendotuz joaten diren heinean, azpiegitura edo espazio komunak sortzeko beharra egoten da eta hori da European Linguistic Equality Network (ELEN) delakoa. Artikulu honetan egileak ELEN erakundearen hastapenak azaltzen ditu, aurrekaria izan zen EBLUL erakundetik hasita eta gaur eguneraino izandako bilakaera deskribatuz. ELEN-ek urte hauetan guztietan jorratutako lan-ildoak eta abian jarri dituen ekimenak ere aipatzen dira testuan zehar. Horretaz gain, Kontseiluak ELEN-en izandako parte hartzea ere hizpide du artikuluak. • Hitz gakoak: Europa; hizkuntza gutxituak; eragileak; saretzea.