63. zenbakia · 2007 (2)

Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba proiektua

Sonia Perez, Jaime Altuna, Oihana Lujanbio
  Euskararen erabilera eskola orduz kanpo da BAT aldizkari honen gaia. Eskola orduz kanpo esaten denez, eskolara joaten direnez ari garela pentsatu behar. Eta horietako asko gazteak dira. Horregatik ikusi genuen apropos zenbaki honetan Soziolinguistika Klusterra, Gipuzkoako Urtxintxa Aisialdi Eskolarekin eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera garatzen ari den proiektuaren berri ematea: Gazteen hizkuntza erabileraren perspektiba eta prospektiba.