121. zenbakia · 2021 (4)

Frantziar Estatuko hizkuntzen egoera gaur egun

Jean-Baptiste “Battittu” Coyos
Artikulu honetan Frantzia metropolitarrean bizi diren eskualdeetako hizkuntzak laburki azalduko dira. Kasik hogei bat dira. Gaur egungo aniztasun horren argazki txikia ematen da: hizkuntzen egoera, azken urte hauetako bilakaera eta eramaten diren hizkuntza politikak. Halere, azpimarratu behar da datuak, argibideak edo inkestak urriak direla oro har, eta homogeneoak ez direla. Halaber, lurralde ezberdin horietan botere publikoen eta gizartearen engaiamendua era askotakoa da. Aldiz, legegintza- kuadroa berdin-berdina da eta ez aldekoa, frantsesa da hizkuntza ofizial bakarra. Hizkuntza horiek denak arriskuan dira, baina ez hein berean. • Hitz gakoak: Frantzia metropolitarra, eskualdeetako hizkuntzak, arriskuan, egoera, bilakaera