117. zenbakia · 2020 (4)

Euskarazko kazetaritzako ahozko elkartrukeak aztergai: baldintza komunikatiboen eragina solasaren antolamenduan

Enaitz Gutierrez Pozuelo
Lan honetan, euskarazko hedabideetako hainbat saiotan solasa bideratzeko era ezberdinak dauden ikusi nahi da, komunikazio ekintzan, elkarrekintzan, diskurtsoa ko-eraikitzearekin lotuta. Zehazki, euskarazko kazetaritzako berbazko elkartruke jakinen azterketa egingo da honako helburuarekin: komunikazio egoera zehatzetan agintzen duten baldintza komunikatiboen parametroen aldagarritasunak solasaren antolamenduan duen eragina aztertzea. Corpusa eratzeko euskarazko kazetaritzako hiru saio aukeratu dira; bi telebista saio: Azpimarra eta Herri People; eta irratsaio bat, zehazki Gaztea irratiko Dida saioa.