66. zenbakia · 2008 (1)

Euskarazko Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT-ak)

Araceli Diaz de Lezana

“Informazioaren gizartea” kontzeptua entzun genuen, lehenengo aldiz, orain urte batzuk eta, horrekin batera, “Teknologia Berriei” buruz hitz egiten hasi ginen. Internetek, hau da sareen Sareak, bizitza aldatu digu: lan egiteko modua, negozioak egiteko modua, pertsonekin erlazionatzeko modua, zerbitzuak jasotzeko modua, informazioa jasotzeko modua… Internetekin batera beste kontzeptu berri bat ere sortu zen “errealitate birtuala”, gure ordenagailuaren bidez iristen zaigun beste espazio bat.