48. zenbakia · 2003 (3)

Euskarazko gertuko telebistagintzaren lekua

Edorta Arana, Patxi Azpillaga, Beatriz Narbaiza
    SARRERA     Telebista lokalaren etiketapean hirurogei bat kanal daude emititzen Euskal Herriko zonalde desberdinetan. Denetarik dago: ekimen sozialez sorturiko telebistak eta dirua egitea helburu dutenak, herri txiki batera begira daudenak eta Estatu espainiar mailakoentzako bitartekari lan hutsa egiten dutenak, euskaraz aritzen direnak eta hizkuntza horri lekurik uzten ez diotenak, informazio tresna izatea gura dutenak eta entretenitzea helburu soilaz ari direnak.