48. zenbakia · 2003 (3)

Euskararen presentzia interneten neurtu nahian

Iñaki Alegria, M.Jesus Rodriguez
SARRERA: INTERNET ETA INFORMAZIOAREN BILAKETA Zalantzarik gabe Internet informazio-iturri nagusietako bat da gaur egun. Ezaguna denez, Interneten bidez hainbat zerbitzu eskura daitezke, posta elektronikoa, berriketa, urruneko prozesaketa, etab. Baina informazio-iturri gisa gailendu den zerbitzua Web edo WWW (World Wide Web ingelesez, mundu zabaleko armiarma-sarea) izenekoa dugu. Zerbitzu honen irudikapen hedatuena liburutegi erraldoi batena da, liburutegi txiki askoren elkar konektatzetik sortzen dena.