35. zenbakia · 2000 (1)

Euskararen normalizaziorako legea Nafarroan

Oinarriak
OINARRIZKO PRINTZIPIOAK OINARRIAK. ITURRIAK Bartzelonako deklarazioa (1996.eko ekainaren 6an) Llei de Normalització lingüística a Catalunya (1983.eko apirilaren 18an) Euskal Autonomi Elkarteko legea (1982.eko azaroaren 24an) Vascuenceren legea (1986.eko abenduaren 15ean) PRINTZIPIO OROKORRAK l.- Euskara hizkuntza ofiziala da Nafarroako lurralde osoan. 2.- Hizkuntza eskubide zuzenen definizioa ezin da gelditu status politiko edo administratibo baten menpe edo kodifikazio gradua edo hiztun kopurua bezalako irizpideen menpe. Hizkuntza guztiek eskubide berdinak dituzte eta ez da bereizketarik egin behar. Nafarroa lurralde elebiduna da eta ondorioz, bertako hizkuntza ofizialak erabiltzen dituzten herritarrek eskubide berdinak dituzte.