28. zenbakia · 1998 (2)

Euskararen kale erabilpena Euskal Herrian

Olatz Altuna
1997ko azaroan Euskal Kulturaren Batzarreak euskararen kale erabilpenaren neurketa burutu zuen. Oraingoa hirugarren aldia izan du, 1989az geroztik lau urtean behin gauzatu baita. EKBren ikerketa honen ezaugarri bereizleak azterketa eremua eta metodologia dira. Esku artean duguna, Euskal Herri osoan eta behaketa zuzenaren bidez, inkesta baliatu gabe, burutzen den bakarra da. Neurketak 159 herritako 260.352 lagunen euskararen erabilpen objektiboa jaso du (behaketa zuzena), ez erabilpen aitortua (inkesta). Honek guztiak, hau da, hiztun kopuruak eta neurtzeko teknikak, emaitzen fidagarritasuna areagotzen du.